Aurkezpen gutuna

 

Familia hori;

Uda honi begira, Muskizko Udaleko Gazteria Sailak 3 jarduera antolatu ditu adin talde ezberdinentzat, aisialdi eta denbora libreko aukera dibertigarria eta aldi berean hezitzailea eskaintzeko gure txiki guztientzat, txikienetatik hasi eta nerabeetaraino.

Hona hemen proposamenak:

Udaleku txikia

2020 eta 2021 artean jaiotako haurrentzat (biak barne) Kilkerra Udal Ludoteka izango da egoitza.

Hiriko Udalekuak/Colonias urbanas

2013 eta 2019 artean jaiotako haurrentzat (biak barne) Ikastola izango da egoitza.

Multikirolak Kanpusa

2008 eta 2012 artean jaiotako gazteentzat (biak barne) Muskizko Udal Kiroldegia izango da egoitza.

 

Web honetan 3 jarduera horiei buruzko informazio guztia duzu (prezioak, datak, etab.), baita horietako bakoitzerako izen-ematea egiteko esteka bat ere.

Informazio orokorra - Multikirolak Kampusa

Multikirola eta aisialdia kampusa

Muskizko Udal Kiroldegian. 

Uda desberdina batez gozatzeko aisialdi eta kirol-jarduerak. Ez galdu!

Apuntatzeko epea ekainak 7ra arte.

Udaleku hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da gaztea Muskizen erroldatua egotea, datu hau izena emateko orduan egiaztatuko da.

Data: Uztailaren 1etik 12era. Izena emateko aukera aste solteetan.

Adina: 2008 eta 2012 artean jaiotakoak (biak barne).

Ordutegia: 10:00-14:00 astelehenetik ostiralera.

 

Prezioa:

·          * Udal Udalekuetako edozeinetan izena emandako anai-arreben kopurua zenbatuko da.



Informazio orokorra - Udaleku Txiki

 Meatzari plazan dagoen Kilkerra Udal Ludoteka izango da aurtengo "Udaleku Txiki"aren egoitza.

Apuntatzeko epea ekainak 7 arte.

Udaleku hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da haurra Muskizen erroldatuta egotea, datu hau izena emateko orduan egiaztatuko da.

Adina: 2020 eta 2021 artean jaiotakoak (biak barne)

Data:  uztailaren 1tik 17ra, astelehenetik ostiralera.

Ordutegia: 10:00-14:00 (Haurrak 08:00etatik aurrera ekar daitezke, adierazi izena ematerakoan).

Oso garrantzitsua! Komunikazioak Whatsapp bidez egingo dira, eta mezuak jasotzeko udalekuetako harremanetarako telefonoa gehitu behar diozue zuen kontaktu-zerrendari.

 TLFNOA: 627 787 769

Prezioa

 

 *Udal Udalekuetako edozeinetan izena emandako anai-arreben kopurua zenbatuko da.

 

BBK-ko kontu zenbakia: IBAN ES75 2095 0056 01 3830430852